Europa, Eskoziaren alde

 

Kontinente osoko europarrak gara, eta mundu osotik gatozenak.

Nahi dugu eskoziarrek jakitea europarrek berriro ere Europar Batasunera ongietorria egingo dietela, betiere baldin eta oraindik ere hori bada beren nahi demokratikoa.

Europar Batasuneko (EB) Estatuburu eta Gobernuburu, Europako Kontseiluko presidente, Europako Parlamentuko presidente eta kide, Europako Batzordeko presidente eta kide agurgarriak,

Europarrak gara, kontinente osokoak eta mundu osotik gatozenak. Gauza askotan ez gaude ados, jakina. Baina honako gauza honetan ados gaude guztiok: nahi dugu eskoziarrek jakitea europarrek berriro ere Europar Batasunera ongietorria egingo dietela, betiere baldin eta oraindik ere hori bada beren nahi demokratikoa.

Brexit-aren 2016ko erreferendumean, Eskoziako hauteskunde-barruti bakar batek ere ez zuen EBtik ateratzearen alde bozkatu eta Eskoziak, oro har, EBren barruan segitzearen alde bozkatu zuen % 62ko gehiengoarekin. Bozketaren ondorengo urteetan, Eskoziako Parlamentuak EBtik bereizteko prozesuaren fase guztiak errefusatu zituen. Hala ere, Eskozia, gainerako Erresuma Batuarekin batera, Europar Batasunetik bereiztera behartuta izan zen 2020an.

Eskoziarrek EBren barruan jarraitzearen alde bozkatu zutenean, Erresuma Batuko kide bezala egin zuten.

Baina Erresuma Batutik bereiztea, EBren estatu-kide bihurtzeko, kontu desberdina da, bere erreferenduma eskatzen duena. Eta hori izan da Eskoziako Gobernuak eta Parlamentuak, modu formalean, eskatu dutena. Halere, Erresuma Batuko gobernuak ezetz esaten dio baimentzeari, oraingoz.

Orain ez dugu besoak gurutzaturik gelditu behar, noiz eta puntu honetan mugitu gabe gaudenean. Aurrekaririk gabeko egoera bat da, EBren aldetik pentsatzeko modu berri bat eskatzen duena.

Beraz, jaun-andreok, saiatzeko eskatzen dizuegu, EBk argi eta garbi adieraz dezan EBko kide izateko zein den Eskoziak jarraitu behar duen bidea, Eskoziaren independentziaren aldeko erreferendum bat egin baino lehenago.

Ohiko prozesua honako hau da: EBk afiliazio-eskaera bati erantzuna ematea. Hori bai, soilik eskaera egilea herri independente bat denean.

Eskoziak prozesu desberdin bat merezi du. Nahiz eta ikuspuntu juridikotik Erresuma Batuaren barruan dagoen, Eskoziako gobernuak ezin du EBrekin zuzenean negoziatu. Hala eta guztiz ere, EBk deklara dezake Eskozia juridikoki eta demokratikoki herri independente bihurtuko balitz ez litzatekeela beharrezkoa izango bere hautagaitza hautagai “berri” gisa aurkeztea. Izan ere, Eskozia lehenago EBko kide izan da.

EBk eta bere kide diren estatuek EBra sartzeko eskaintza alde bakarrekoa nahiz irekia egin beharko lukete: ezohiko eskaintza bat, Eskoziaren baldintza ohiz kanpokoetara egokituko litzatekeena.

EBk erakutsi du Brexit-ak eragindako baldintza ezohikoak deklara ditzakeela. Europako Kontseiluak, 2017ko apirilaren 29ko bere Goi Bileran, alde bakarreko erabaki baten bidez konfirmatu zuen Ipar Irlanda berehala izango zela EBko kide, betiere Ipar Irlandak etorkizunean Irlandako Errepublikarekin batzearen alde bozkatuko balu.

EBk, halaber, Eskoziari ahalik eta jarraipen handiena eskaini beharko lioke. Horretarako, sormen- eta praktika-pentsamendu bat beharrezkoa da. Inork ez daki zeintzuk diren Brexit-ak Eskozian eragingo dituen epe laburreko eta epe luzeko kostuak, ezta Erresuma Batutik bereiztearekin lotutakoak ere (moneta berri baten jaulkipenari dagokion kostua barne, eskoziarrek hori nahiko balute, denboraren poderioz euroa hartzea erabakiko balute ere).

Horiek horrela, EBra berriro itzultzearen aurreko trantsizio-hilabete zailei aurre egiten laguntzeko, Eskoziako aurrekontuetarako baldintza oparoak eskaini beharko lirateke.

Gai hauek garrantzitsuak dira. Izan ere, ahalbidetuko dute erreferendum bat Eskoziarentzako aukera argia, praktikoa eta demokratikoa izatea, bi batasun aukeran dituena: Europako Batasunarena ala Erresuma Batuarena.

Europarrok demokrazia eta solidaritatea defendatu behar ditugu beti. Beraz, bi gauza eskatzen dizkizuegu: batetik,  adierazteko Eskoziako herritarrekiko gure elkartasuna; bestetik, Eskoziari laguntzeko, bere etorkizuna era demokratikoan aukeratu ahal izatea helburu.

***

Lagun europarrok, bat egin gurekin eta erantsi zuen izena gure gutun irekian. Eska diezaiegun EBko liderrei eta honen kide diren estatuei Eskoziari EBrekin berriz bat egiteko modu erakargarri bat eskaintzea!

Sign – Signer – Unterschreibe – Firma – Firmar – Podpisz – Sinatu Teken – Υπέγραφή – Podepsat – Tecken – Assinar – Jel

*Europarra=>  Europako herri batean bizi den eta lan egiten duen edozein pertsona, EBko kide izanda ala ez izanda, baita Europako herri batean jaio den edo bertakoa den edozein pertsona ere -egun munduan non ere  bizi den-.

Promoted by Anthony Barnett on behalf of Europe for Scotland, both at: c/o Beaver House, 23 – 38 Hythe Bridge Street, Oxford, United Kingdom, OX1 2EP. Read our privacy policy here.

Verified by MonsterInsights